XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERABAKIA, Hezkuntzaren Egitasmogintza eta Administraziorako Sailordetzaren 1988.eko Apirilaren 18koa; José Antonio Antoñana Moraza Jaunak Helduen Etengabeko Hezkuntzako unitate batetan izan duen lantokia utz dezala erabakiz.

Hezkuntzaren Egitasmogintza eta Administraziorako Sailordetzaren 1987.eko Martxoaren 1eko Erabakiz (87-4-8ko E.H.A.O.), Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakaslea den José Antonio Antoñanza Moraza Jauna bi urterako izendatua izan zen behin-behingotasunez, Amurrioko Helduen Etengabeko Hezkuntzako lantoki baterako.

Aipatu Irakasleak aurkeztutako ukapena eta Helduen Hezkuntza Sustapenerako Arabako Lurralde Juntaren aldezko txostena ikusita eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko mailan Helduen Etengabeko Hezkuntzako Ikastetxeak sortzea eta horietako langilegoa aukeratzea araupetzeari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1982.eko Irailaren 1eko Aginduz (82-9-22eko E.H.A.O.) ezarritakoaren arabera, honako hau ERABAKITZEN DUT: Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakaslea den José Antonio Antoñana Moraza Jaunak, Amurrioko Helduen Etengabeko Hezkuntzako unitaterako behin-behingotasunez izendatutakoak alegia, bere lantokia utz dezala; uzketa horrek, 1987.eko Abuztuaren 31tik izango ditu ondorioak.

Erabaki honen aurka birjarpen-helegitea sar daiteke Hezkuntzaren Egitasmogintza eta Administraziorako Sailburuorde Jn.T. Argiaren aurrean, E.H.A.O.-ean argitaratutako egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Gasteiz, 1988.eko Apirilak 18. Hezkuntzaren Egitasmogintza eta Administraziorako Sailburuordea, JUAN CARLOS GIRBAU GARCIA.